Badirudi ikusmenak filtro bat duela, eta filtro horren atzean norbanako bakoitzaren burmuina dagoela, ideiez, sentsazioz, oroitzapenez, betea. Beraz ezin dugu ezer ez modu objetiboan ikusi, hau da, benetan den bezala, hutsez inguratuta egongo balira bezala. Begirada bakoitzak konnotazio eta esanahi desberdinez beteko ditu objektuak.

Hala ere, pertzepzioa ez da soilik ikusmenaz baliotzen, beste lau zentzu behar ditu. Ondorioz, aurretik aipatutako guztia bost zentzuei aplikatu genezake. Guztiak elkarlotuta daude eta honen bateraketan zentratu gara gure lana garatzeko.

Hasteko, klasekideen partaidetza eskatuko lukeen instalazio bat egin nahi izan dugu, zentzuen bidez jasotzen dugun pertzepzio nahasien lekuko izan daitezen haiek ere.
Atal desberdinez osaturiko instalazio bat egin dugu, bertan ukitu, begiratu, entzun eta usaindu ahalko da sortu dugun konposaketaren bitartez.

Instalazioan, lau zentzu hauek espazioan sakabanatuta dauden lau atal desberdinetan banatzen dira. Horrela ikusita, badirudi zentzu bakoitzak independenteki jokatzen duela, hala ere, instalazioan parte hartu eta gero, atal guztien artean badago lotura bat.

Atalen arteko lotura lortzeko, berezko usaina duten sei “objektu” erabili ditugu: kafea, jengibrea, kanela, piperbeltza, talko-hautsak eta anisa.

Ukimenaren atalean, beraz, sei zapata-kutxetan kafe aleak, jengibre osoa, kanela adarrak, piperbeltz bolak, talko-hautsak eta izar formako anisa sartu ditugu. Kutxen tapek eskua sartu ahal izateko zulo bat dute, horrela zer den ikusi gabe ukitu ahalko da.
Ikusmenaren atalean, “objektu” hauek mikroskopioaren bidez hartzen duten itxuraren argazkiak jarri ditugu.
Entzumenaren atalean, aldiz, “objektek” duten berezko zarata edo soinua mikrofono batekin grabatu dugu, eta soinurik ez dutenei eskuen bidez soinua eragin diegu. Grabazio hauek bi entzungailuren bitartez erreproduzitu ahalko dira mp3 batean.
Aitziber Etxegibel, Anne Moreno, Sara Lasagabaster, Alba Castro